Azaroaren 25a izan zen Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna, eta horren harira antolatutako ekimenen artean azkena, pasa den larunbatean egin zuen Harituzek. Elkarretaratzea egin zen aurrena, Zorione Etxezarraga alkatea bertan zela, eta pintxo eta sagardo dastaketa eta kantu kalejirarekin borobildu zuten aldarrikapen eguna.