Landareren bultzada izan arren, esku hutsik

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 9a, 01:00

Partidu zaila zuten aurretik, eta ezin izan zuten ezer egin; 12-45 (b) galdu zuen atzo Oho­rezko Mailako Hernanik, El Salvador Ligako liderraren kon­tra. Hirugarren porrota da, jarra­ian eta egoera zailean uzten ditu hernaniarrak, buel­tako­a­ren aurrean. 

Entseguak, aurrenekoan
Joaneko azkeneko partidua zu­ten trikoloreek, eta indartsu hasi zuten. Bigarren minu­tu­an egina zuten aurreneko en­tsegua Valladolidekoek, baina segituan erantzun zie­ten etxe­koek, 7garrenean [5-5].  Hortik aurrera, aldiz, El Salva­dor geldiezinik egon zen, eta beste lau egin zituen, se­gi­dan, transformatuta lauak. Aurreneko zatia bukatu au­rre­tik lortu zuen beste entse­gu bat Hernanik, transfor­matu zuen, baina ez zuen gehiago egiterik izan, Valla­dolidekoen aurrean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!