Norberto Almandoz Musika Eskolako ikasleek hainbat kontzertu emango dituzte datozen asteetan, Gabon giroan murgilduta. Aurrenekoak hilaren 16an izango dira, eta aurrerago beste hainbat entzunaldi egingo dituzte.
Bi txandatan, Gabonetako kontzertua
Abenduaren 16an emango dute ikasleek Gabonetako kontzertua. Aurrena, 0 eta 3 urte bitarteko umeek egingo dute saio bat, eta 4-5 urtekoek hurrena segidan, goizeko 11:00etatik 12:00etarako tartean, Musika Eskolako Areto Nagusian.
Ondoren, Andra Mari elizan ariko dira helduagoak, eguerdiko 12:30etan hasita. Organoak, biolin taldea, txistu taldea, gitarra taldea eta talde instrumentala ariko dira, Musika Eskolako eta Aiztondo abesbatzarekin batean. Hain zuzen, azken kantua elkarrekin kantatuko dute bi abesbatzek, kontzertua borobiltzeko.
Hiru entzunaldi, hurrengo egunetan
Abenduaren 17, 18 eta 20an egingo dituzte hurrengo entzunaldiak, musika eskolako ikasleek.
Ikasitakoa erakusten aurrenekoak biolin, zeharkako txirula, tronpeta eta bonbardino ikasleak izango dira. Abenduaren 17an, 18:30etan hasita joko dute, Musika Eskolako Areto Nagusian.
Hurrengo egunean, abenduaren 18an, eskusoinu eta piano ikasleen txanda izango da. Hauek ere Musika Eskolako Areto Nagusian ariko dira, arratsaldeko 18:00etan hasita.
Azken emanaldia, Gabonetako oporren aurretik, abenduaren 20koa izango da. Kasu honetan, trikitixa eta pandero taldeak, akustiko taldeak, teklatu taldeak eta talde modernoek erakutsiko dute orain arte ikasitakoa, arratsaldeko 19:30etan hasita, Musika Eskolako Areto Nagusian.
ABENDUKO ENTZUNALDIAK
ABENDUAK 16
11:00-12:00, Gabonetako entzunaldiak Musika Eskolan, 0-3 eta 4-5 urte artekoena.
12:30, Gabonetako kontzertua Andra Mari elizan, organo, biolin, txistu, gitarra, talde instrumental eta abesbatzak.
ABENDUAK 17
18:30, Biolin, zeharkako txirula, tronpeta eta bonbardinoa, musika eskolan.
ABENDUAK 18
18:00, Eskusoinua eta pianoa, musika eskolan.
ABENDUAK 20
19:30, Trikitixa, panderoa, akustiko taldea, teklatu taldea eta talde modernoa, musika eskolan.