Urumean barrena Donostiara, sagardoa

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 8a, 01:00

Idi parea, garai bateko gurdiari tiraka arratsaldean iritsi zen Astigarragako Herri Es­kolara, asteazkenean, eta ume­ek lagunduta egin zuen Lizeaga sagardotegi parerainoko bidea. Han, baserriko pro­duktuekin eta sagardoarekin kargatu zuten ‘Ala’ ibaiko on­tzia, eta ostegunean Donos­tian egin zen deskarga, Bule­barreko Sagardo Apurura eramateko.

Ostegunean hasitako Sa­gardo Apurua jaialdiari gaur eta bihar ere emango zaio segida Donostiako Bulebarre­-a­n. Gaur, goizeko 10:30etan, 2018ko uzta aurkeztuko dute, hain zuzen, urtarriletik aurrera txotx denboraldian dastatu ahal izango dena.

Sagardoaren lurraldeko hi­riburutik Gipuzkoakora helarazi dute egun hauetarako mota guztietako sagardoa: Sa­gardo Naturala, Euskal Sa­gardoa Jatorri Deitura, Sagar­do Apardunak, Sagar Zukuak, Kri­antzak eta Sagardo Eko­lo­gikoak. Laster izango dira aukeran, txotxetik ere. 

V. Sagardo Apurua

GAUR
10:30, Zazpi lurraldeetako 2018 uztaren aurkezpena.
11:30, Umeentzat tailerrak.
14:30, Bazkari gidatuak KM0.
18:00, Erromeria Estanga anai-arrebekin.

BIHAR
12:00, Herri kirol saioa: Ostolaza aita-alabak eta Irati Aiztondo eta Aitzo Atutxa aizkolariak.
12:45, 13:30 eta 14:15 Sagardo dastaketa Mikel Garaizabalekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!