Zerbitzua berrezartzeko lanean, herritarrak

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 1a, 01:00

Aurtengo otsailean kendu zu­en Nafarroako Gobernuaren Osa­­sunbideak pediatria zerbi­tzua Goizuetan, bertako herritar talde batek azaltzen duenaren arabera: «2018ko otsaila arte Leitzako osasun zentroan atxikituta zegoen pediatrak ematen zuen zerbitzua Leitzan, Lekunberrin eta Goizuetan. Data horretatik aurrera, zerbi­tzua kendu zuten eta larrialdietan Leitzara joateko agindu zieten, ordubeteko joan-etorria».

Dena den, diotenez, «maia­tzera arte, aurretik zegoen pe­diatrak, bere borondatez, zerbitzua ematen zuen». 

Eta orain, hori berrezartzeko bo­rrokan ari dira, Goizu­e­ta­ko eta Aranoko he­rritarrak, bai­ta Udala ere: «Alkatea zo­naldeko arduradunarekin bil­du da, sinadurak ere bildu di­ra, kontzentrazioak egin... Baina Goizuetan berdin jarraitzen dugu, zerbitzurik gabe», azaldu dute.
Hori horrela, Goizueta eta Ara­noko herritarrek, beren eskaerarekin jarraitzen dute, eta hala adierazi zuten aurreko ostiraleko agerraldian: «zonaldeko pediatriako postuak hiru herriak hartu behar dituela kontuan hartuta, Goizuetako eta Aranoko herritarrok pediatriaren zerbitzua herrian eska­tzen dugu». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!