‘Goizueta internazionala’ festa, abenduaren 22an

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 8a, 01:00

Abenduaren 22an ospatuko den Goizueta internazionala festarako burubelarri lanean dabiltza bertan bizi diren etxeetako emakume zaintzaileak.

Ospakizuna arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Gure etxeetan lanean dauden Honduras eta Nicaraguako emakumeen testigantzak hitzaldiarekin. Ondoren, udalak omenaldia egingo die eta bukatzeko, herrialde desberdinetako janaria dastatzeko aukera egongo da. Guztia eskolako jantokian izango da.

Jaialdia Goizuetako Udalak, Kultur taldeak eta Gizarte Zerbitzuak antolatzen du, noski, emakume guzti hauen laguntzarekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!