Dantza modernoa aukeran, urtarrilean

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 8a, 01:00

Kiroldegian dantza modernoa egiteko aukera izango dute urtarriletik aurrera, 8 eta 13 urte arteko gazteek. Bamboo Dances School eskolako dantzariek gidatuko dituzte klaseak, asteartetan, 17:00etan, 8 eta 10 urte artekoentzako, eta asteazkenetan, 17:00etan, 11 eta 13 urte artekoentzako. Izena kiroldegian eman ahal izango da, edo hola@bamboodance.com helbidean. Prezioa 35 eurokoa da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!