Mundarroren bolada onak badirudi ez duela etenik eta jarrai dezala horrela. Ostegunean bere bosgarren garaipena jarraian lortu zuen Santo Tomas Lizeoaren aurka. Astigartarrak 1-0 gailendu ziren, eta garaipen honekin, bigarren postua sendotu dute. Hala ere, aurkariak ez dute huts egiten, eta bai Euskalduna liderrak, baita Vasconia hirugarren sailkatuak ere, garaipen bana lortu zuten, eta berdin mantentzen dira; sei puntu aurretik, eta bi atzetik.
Ate irekiak, hilaren 28an
Gabonak aprobetxatuz Mundarro Kirol Elkarteak ate irekiak antolatu ditu datorren abenduaren 28an.
2007 eta 2011garren urteen artean jaiotakoei dago zuzendua. 16:30etatik 18:30etara antolatu da eta informazio gehiagorako campusmundarro@gmail.com, astigarragakomundarrofke@gmail.com helbideetara idatzi daiteke edo 617 633 955 edo 943 33 36 76 telefonoetara deituta ere lortu daiteke informazioa.