Txotx irekierarako sarrerak zozketan, herritarren artean

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 8a, 01:00

Gerturatzen ari da aurtengo sagardo berria dastatzeko aurreneko eguna, txotx irekiera eguna, alegia. Urtarrilaren 16an egingo da irekiera festa, bazkari eta guzti, eta Sa­gar­doetxeak bazkari horretarako bost sarrera bikoitz zozketatuko ditu, astigartarren artean.

Zozketan parte hartzeko, hiru baldintza
Zozketan parte hartzeko, hiru baldintza jarri dituzte: Astigarragakoa izatea, 18 urtetik gorakoa izatea, eta sagardogilea ez izatea.

Izena emateko epea urtarrilaren 6ra artekoa izango da, Sagardoetxera bertara joanda, 943 55 05 75 telefonoan edo info@sagardoarelurraldea.eus helbidera idatzita. Izena emateko momentuan zehaztu beharko da sarrerak irabaziz gero ekitaldira joango diren bi lagunen izen-abizenak. Irabazleen berri sagardoarenlurraldea.eus webgunean emango dute.

Barrikoteak eta zuhaitza, bitartean
Txotx irekiera eguna iritsi arte, hala ere, badago aukera sagardoarekin gozatzeko, Sa­gar­doetxean.

Gaur eta bihar barrikotea egin ahal izango da bertan, gaztainak sagardoarekin la­gun­duta, museoko sarrera hartuta.

Bestalde, Gabonetako zu­haitza apaintzeko aukera ere izango duite bisitariek, urtarrilaren 7ra arte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!