Udalak jakinarazi du parte-hartze saio bat antolatu duela datorren astearterako, ‘AIU 09 Ergobia ibilbidea’ eremuaren hirigintza-ordenantzaren inguruan aritzeko.
Bilera hori hilaren 11, arratsaldeko 18:00etan egingo da, udaletxeko Pleno aretoan. Bertan, azalpenak emango dira Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorreko eremu horri dagokionean, genero ikuspegia kontuan hartuta. Izan ere, urbanizazio lan horiek genero ikuspegiari dagokionez izan ditzakeen eraginak herritarrekin lantzea da asmoa.
Hori horrela, herritar guztiak gonbidatu ditu Udalak bileran parte hartzera. Bando bidez ere zabaldu du deialdia, astelehenean, astigartar guztiengana iristeko.