Galtzeko gutxi gaur, liderraren kontra

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 8a, 01:00

Partidu zailak tarteko, bolada txarrean sartu da Hernani, Oho­rezko Mailan, hiru partidu ja­rraian galduta. Azkenekoa, Ordi­ziaren kontrako derbia, Alta­mi­ran, aurreko igandean. Gaurkoa ez daukate auke­rarik egokiena, ordea, egoerari buelta emateko. Ligako liderra hartuko dute Landaren, El Sal­va­dor, arra­tsaldeko 16:00etan hasiko den partiduan.

Talde indartsua da Valla­do­li­dekoa, Quesos herrikideari ligako titulua lehiatzeko gai izan den baka­rra, azkeneko urteotan. Eta indar­tsu hasi du aurtengoa ere, hamar partidutik zazpi irabazi eta bi berdinduta. Baina esperantzarako tar­tea badute hernaniarrek. Bate­tik, Burgos igo berriaren zela­ian galdu zuelako El Salva­do­rrek (Hernanik irabazi egin zion Bur­gosi); eta bestetik, talde haundien kontra ere oso lehiakor ari direlako trikoloreak, denboraldi honetan. Horren adibide da, Quesosen kontra azkeneko mi­nutuan jasotako porrota.

Beraz, Ordiziaren zelaian be­zain ausart, garaipenaren bila aterako da Hernani, zaleen aurrean oraingoan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!