Maitasuna eta laguntasuna gai hartuta, lanak aurkezteko azken eguna

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 8a, 01:00

Aurreneko sariketa pasata, bigarrenean parte hartzeko aukera eman du Udalak, 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako Azstigazte lehiaketan. Oraingoan, ‘Maitasuna eta laguntasuna’ jarri dute gaia, eta parte-hartzaileek, banaka edota taldeka, aurkeztu behar dituzte aurkezpen eskutitza, lan idatzia eta irudia, eta, azkenik, ahozko defentsa egin beharko du­te. Astigarragako eta Burun­tzal­de­ako gazteek hartu dezakete parte, bi kategoriatan: 12-14 urte artekoenean eta 14-18 urte artekoenean. Irabazlearentzako sariak 400 eta 200 eurokoak izango dira, hurrenez hurren. Oinarri guztiak www.astigarraga.eus webgunean ikusi daitezke, eta lanak aurkezteko azken eguna datorren osteguna, abenduaren 13a izango da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!