Abenduko egitaraua prest dago Gazte Lekuan. Gaurkoa jai-eguna izanda, itxita egongo da, baina bihar ireki egingo da. Astelehenero bezala, etzi itxita egongo da, eta asteartetik ostiralera irekiko da.
Ekintza bereziak asteburuetarako prestatu dituzte; sukaldaritza tailerra egingo da hilaren 15ean, eta Gabonetako apaingarriak prestatuko dituzte hilaren 16an. Hortik aurrera, Gabonetarako prestatutako ekintza bereziak izango dira.
Santo Tomasetan hasita, ekintza bereziak egunero
Hilaren 21arekin, Santo Tomasekin hasiko dira Gabonetarako ekintza berezik.
Hurrengo egunetan egunero izango da ekintza berezi bat, astelehenak eta jai-egunak, hau da, hilaren 25a eta urtarrilaren 1 eta 6a kenduta: eskulanak, urte zahar festa, sukaldaritza tailerrak, scape room jolasa, irteera bereziak...
Zerekin gozatu ez da faltako, beraz, Gabonetan.
ABENDUA
Gaur, itxita.
Bihar, irekita: ‘Lasai’.
15, Sukaldaritza tailerra.
16, Gabonetako apaingarriak.
GABONETAKO EGITARAUA
21, Santo Tomas.
22, Tailerra: larrua.
23, Gaztelekua apaindu.
26, Gabonetako txapelketa.
27, Salting Iruña.
28, Inuxente eguna.
29, Eskulanak: kojinak.
30, Urte zahar festa.
Urtarrilak 2, Zinemara irteera.
Urtarrilak 3, Eskulanak: kandelak.
Urtarrilak 4, Scape room.
Urtarrilak 5, Sukaldaritza: trufak.
ORDUTEGIA
- Asteartetik ostegunera: 17:00-20:00.
- Ostirala eta larunbata: 16:30-20:30.
- Igandeak: 17:00-20:00.
- Itxita: Astelehenetan eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6ean.