Jostailuak trukean, eskolako azokan

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 8a, 01:00

Datorren asterako jostailuen truke azoka antolatu du Udaleko Hezkuntza Sailak, Xaguxar elkartearen laguntzarekin. Bi egun jarri dituzte: abenduaren 12a eta 14a.

Aurrena utzi, trukean hartzeko
Jostailu trukea Herri Eskolako patioan egingo da. Aurrena, abenduaren 12an jostailuak eraman beharko dira. Osorik eta egoera onean daudenak eramateko eskatu dute.
Utzitako jostailu horien trukean txartelak eramango dira. Horrela, txartel hori erakutsi beharko da ostiralean, abenduaren 14an, beste norbaitek utzitako jostailuren bat hartu nahi izanez gero.
Truke horiek guztiak Herri Eskolako patioan egingo dira, arratsaldeko 16:30etatik 17:30e­tara bitartean, bi egunetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!