Negulekuak, Jolas Txiki eta Jolas Aretoa, aukeran

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 8a, 01:00

Gabonetako oporrak entretenituta pasatzeko hamaika aukera izango dira Astiga­rra­gan, adin desberdinetako haur eta gazteei zuzenduta. Horie­tako batzuetan orain eman behar da izena.

Jolas Txiki, etxeko txikienentzat
Aukera horietako bat Jolas Txiki izango da. Kiroldegian egingo da bi txandatan, eta izenematea astelehenean irekiko da, hilaren 16ra arte.
Jolas didaktikoak, lankidetzakoak edota taldean egitekoak izango dira aukeran Jolas Txikin, 2 eta 5 urte artekoentzat. Txanda bat abenduaren 26, 27 eta 28an egingo da, eta beste urtarrilaren 2, 4 eta 4an, kiroldegian, 09:00etatik 13:00etara.
Prezioa 30,70 eurokoa da ki­roldegiko bazkide direnen­tzat, eta 38,80 eurokoa, gainontzekoentzat. Bi txandetan parte hartuta edota bigarren senidea ere apuntatuz gero, %10eko beherapena egingo da.

Xaguxarren Nekulekuak ere, aukeran
Beste aukera bat Xaguxar aisialdi taldeak antolatutako Negulekuetan izango da, G­a­bo­netan baita ere.
Kasu honetan, 2006 eta 2014 bitartean jaiotako haurrei zuzendutakoak izango dira, abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitarteko astegunetan, 10:00etatik 13:00etara Herri Eskolan. Prezioa 40 eurokoa izango da, baina hobariak izango dira familia ugarien­tzat edota bi senideek izena emanez gero. Era berean, zaintza zerbitzua ere izango da 08:30etatik aurrera, 20 euroan. Baterako zein besterako izena eman behar da, eta ostirala, hilaren 14a izango da azken eguna. Kultur etxera jo behar da horretarako, edo 943 33 50 64 telefonora deitu edo idatzi, info@xaguxar.org helbidera.

Izenik eman gabe, aukerak
Bestelako aukerak ere izango dira, izenik eman beharrik gabe eta doan.
Horietako  bat, Xaguxarrek hilaren 24rako antolatutako eguna izango da. Arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara 4 eta 12 urte artekoei zuzendutako tailer, eskulan eta jolasak izango dira, kultur etxean.
Bestea da, abenduaren 26, 27, 28 eta 31n eta urtarrilaren 3an kultur etxean egingo den Jolas Aretoa, 11:00-13:00 eta 16:00-18:30, 9-12 urte artekoentzako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!