ATOPIArpg rol jokoa, Durangon saritua

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 8a, 01:00

Atopiarpg, euskarazko lehenengo rol jokoa izango da eta proiektuari Sormen beka eman diote Durangoko Azo­kan. Lan­dako Guneko areto nagusian egindako agerraldian Etzi Por­tu Mari­timoa taldeak aurkeztutako jo­ko egitasmoa izan da guztien artean aukeratua.

Bekaren zati haundi bat Aranori dagokio taldeko zazpi partaideetako bi, Ohiana Kal­par­soro eta Unai Gorro­txategi, aranoarrak dira eta. Eta au­rre­ratzen du «Aranon zerbait gertatuko dela. Zehazteko dago baina ziurrenik rol partida bertan jokatuko da».

Proiektuaren originaltasuna azpimarratu zuen epaimahaiak: «Rol joko bat euskaraz, literatura fantastikoaren eta jolas kolektiboaren gurutze-bidean, sortzaile talde dinamiko batek ekartzen duena. Iru­dimena eta irudiak lantzen di­tuzte, Euskal Herriko gaurkotasunean errotzen da, eta umorea ere sartzen da narrazio eta komentarioetan», nabar­men­du zuen Itxaro Borda epaimahaikideak.

15 mila euroko beka eta ­urtebete jokoa aurkezteko
«Gabezia» batetik abiatutako proiektua da ATOPIArpg, sortzaileen hitzetan, euskarazko rol jokoetan dagoen hutsunea bete asmo duena, hain zuzen ere. «Lagunekin elkarri ipuinak kontatzeko modu bat da, tradizio luzea duen literatura forma bat. Ez genuen euskarazkorik aurkitzen, eta nork argitaratuko duen itxaroten egon beharrean, iruditu zitzaigun hobe zela guk geuk sor­tzea», adierazi du Xabier Landabidek, joko egitasmoaren sustatzaileetako batek. Hare­kin batera, halaber, Galder Gonzalezek, Beñat Irasuegik, Yerai Gasconek, Gorka Salcesek, Eneko Olazabalek eta aipaturiko Unai Gorro­txategik eta Ohiana Kalparsoro aranoarrak ondu dute proiektua.

Urtebeteko epea izan­go dute jokoa sortu eta argi­taratzeko. Horretarako, Du­ran­goko Uda­lak emandako 15.000 euroko beka jasoko du taldeak, eta heldu den urteko azokan aurkeztu beharko dute. 

Dobera Euskara Elkartea, Goienkale 16an
Sormen beka ez da Durangotik datorren albiste bakarra. Azoka azken bi egunetan sartuko da gaur eta jende askok asteburura itxaroten du bertaratzeko. Dobera Euskara Elkarteak, urtero bezala, stand propioa jarri du aurten ere. Goienka­le­ko 16 zenbakian dago koka­tua, eta bertan ari da elkar­tearen eta bazkideen hainbat lan sal­tzen. Tartean da, Ipuin Fak­toriaren barruan Doberak argitaratu berri duen Txori txi­­kia eta kokodriloa. 

Hernaniar zati bat baduten bi taldek euren diska berriak aurkeztuko dituzte Duran­gon: Esne Beltzak eta Hun­tzak. 

Aztarna argitaletxeak ere izan­­go du musika aukeran: ba­tetik, Balen Lopez de Mu­nain gitar-jole bilbotarra­ren lan be­rria aurkeztu dute, bai­ta  Alboka taldearen Lurra, ur, haize lana ere. Her­nani Erro­tzenek ere, bere txo­koa dauka Nabarral­deren stand­ean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!