Udaleko Berdintasun sailak antolatuta, Feminismo islamiarrari buruzko saioa eskainiko du Maya Amranek hilaren 14an. Arratsaldeko 17:30etan hasita izango da, Biterin.
Gerturapen bat, saioan
Berdintasun sailak azaldu duenez, saio honen helburua da «feminismo islamiarrera gerturapen bat egitea da». Izan ere, «aurreiritzi, nahasmen eta ezjakintasun dezente izan ohi dugu hainbat kontzepturen inguruan: islama, musulmana, islamista, arabe... bera, lehenik eta behin kontzeptu hauek ezagutuko ditugu, ondoren, feminismo islamiarra hobeto ulertzeko».
Izenematea, irekita
Irekia eta debaldekoa da saioa, baina aurretik izena eman behar da Berdintasun Sailean: berdintasuna@hernani.eus edo 943 33 70 17.