Emanaldi berezia Pausokaren alde, datorren ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 8a, 01:00

Pausoka elkartearen alde, dan­­tzan jarriko dute Biteriko are­toa, datorren ostira­le­an. Ilun­tzeko 19:00etan hasita, ema­nal­di berezia prestatu dute, mota guztietako dantza saioe­kin, eta magiarekin. Emanaldi solidarioa izango da: «helbu­rua da dirua jasotzea, Her­na­nin eta Urnietan dauzkagun zentroek funtzionatzen segi dezaten. Gero eta ume gehiago daude, eta gero eta gauza gehiago behar dira, eta hori man­tendu egin behar da».

Ttarla dantza taldeak dan­tzatuko du agurra, hasteko, eta segidan Atzegi elkartearen emanaldia eta Mikel eta Maia­lenen salsa saioa izango dira ondoren. Marsel magoa igoko da gero taula gainera, eta hor­tik aurrera, makina bat dan­tza saio: euskal dantza Ttarlak, tan­goa Mari Carmenek eta Rafak, funkya sevillanak eta balleta Ainara dantza taldeak, batxata sensuala Maialenek eta Julenek, dantza garaikidea Biteri taldeak, milonga vals Marianek eta Jesúsek, eta salsa Biteri taldeak.

Sarrerak, salgai
Emanaldirako sarrerak, salgai daude herriko hiru dendatan: Antziola okindegian, Meri go­xo­ki dendan, eta Jantzi mer­tzerian. Helduen sarrera 8 euro dira, eta haurrena 4 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!