Datorren ostiralera arte dago epea zabalik, Hernaniko Pelota Eskolan apuntatzeko; 2007 eta 2010 urteen artean jaiotako neska eta mutilek eman dezakete izena. Kiroldegiko frontoira gerturatu behar dute, astelehenetik ostiralera, 17:30etatik 19:00etara; eta Rufino Rekalde delegatuarekin hitz egin.