Euskararen Ginkana seigarrenez, eta izenematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 8a, 01:00

Hizkuntza praktika ekolo­gi­ko­ak izango ditu oinarri, Eus­kararen Ginkanaren seigarren edizioak. Datorren urteko ha­si­­e­ran izango da, eta dagoene­ko zabalik dago izene­ma­tea, urta­rrilaren 7ra arte. Lau eta sei la­gun arteko taldeak osatu be­har dira parte hartzeko, eta Gin­ka­naren web orrian sartu gero: www.euskararenginkana.eus, eta Lehiaketak atalean, egingo diren ginkanetan bilatu.

Aurtengo edizioan, gainditu beharreko probak eta galderak, «lotuta egongo dira hizkun­tzen garapen jasangarrirako la­gun­garri diren hiztun eta hiz­kun­tza-komunitateen eki­men eta praktikekin», Kutxa Ekogune­tik aurreratu dutenez. Alegia, jolasen bidez helduko diote, «hizkuntza aniztasuna berma­tze­ko erronka unibertsalari».

Bi fase, lehiaketak
Aurreko edizioetan bezala, bi fase izango ditu lehiaketak. Au­rreneko fasea, internet bidez jokatuko dute, eta bost proba erantzun beharko dituzte tal­deek. Proba horietan puntuazio altuena lortzen duten lau tal­de­ak, pasako dira bigarren fasera; Ekogunean egingo den finalera, hain justu. Makina bat proba izango dituzte han ere, zuzenean erantzuteko.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!