Beste saio bat izango du datorren astean, Inmigrazinea zikloak, Amher elkartearen eskutik. Biteri kultur etxean izango da, iluntzeko 19:00etan hasita, eta oraingoan jarriko dute Cosas que dejé en La Habana filma. Sarrera, doakoa izango da.
1997ko filma da, Manuel Gutiérrez Aragónek zuzendutakoa, eta 103 minutuko iraupena dauka. Bizitza hobearen bila, La Habanatik Madrilera mugituko diren hiru ahizpa dira protagonistak. Izebaren etxean hartuko dute ostatu, bere larru-dendan lan egitearen truke. Maitasuna eta kritikaren arteko komedia da, Kubako inmigranteen arazoa lantzen duena.