Azazroa ere sariak jasotzen bukatu du Iñigo Legorburu bertso eta literatura zaleak, asteburu bakarrean bi sari lortu baititu, bakoitza genero banatan.
Batetik, Beasaingo Igartza jauregian egindako sari banaketan aipamen berezia lortu zuen Legorbururen Atarramentuak eskutitzak, TTiklik Elkarguneak antolatutako VI. Gurasoei Gutuna lehiaketan. Helburua izaten da gurasoei esker oneko gutunak idaztea, eta Legorburuk gaur egungo 4.0 bizimodua eta gurasoen antzinako mundua uztartu zituen, unorea, ironia eta sentimendua erabilita.
Bestetik, Eta Kitto euskara elkarteak antolatutako San Andres bertsopaper lehiaketan bigarren egin zuen Eibarren, Astelehenak eguzkitan sortarekin. Langabezia eta prekarietatea izan zituen hizpide. Aurreneko saria Jesus Mari Gisasola eibartarrak lortu zuen, Trunboi lanarekin.
Sari banaketa bukatuta, bertsotan aritu ziren Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Unai Mendizabal.