Bizi-bizi, Kontrakantxaren urteurren festarako

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 7a, 01:00

Motorrak berotzen hasiak dira Kontrakantxa Gaztetxean, 12garren urteurrenari begira. Abenduaren 15ean egun osoko festa egingo dute, eta tartean egingo den bazkarirako txar­te­lak salgai jarri dituzte, Garinen eta Goiz Argin.

Dena den, lehendik hasi dira motorrak berotzen. Atzo herri eskolak egin zituzten, eta gaur, 22:30etan, Peputzen musika emanaldia izango da.

Bihartik, gehiago
Iñoiz baño b12iago lelopean ekitaldi gehiago ere antolatu dituzte, ordea. Bihar bertan, garagardoa egiteko tailerra izango da, eta asteazkenetik aurrera, egunero izango da ekitaldiren bat. 

IÑOIZ BAÑO B12IAGO

GAUR
22:30, Peputz eta lagunak.
BIHAR
10:00, Garagardoa egiteko tailerra. Jakintzaren kolektibizazioa.
ABENDUAK 12
17:00, Un oasis en la montaña liburuaren aurkezpena.
ABENDUAK 13
18:00 Hitzaldia+pintxo-potea (autogestioa).
ABENDUAK 14
14:00, Jantoki sozialaren irekiera, Herna­niko Langile Babes Sarearekin batera.
22:00, ‘Berez sortzaileak ez garenon poesia errezitaldia’.
ABENDUAK 15
10:00, Auzolana.
14:00, Bazkaria eta sobremesa girotua.
23:00, Kilimak + DJ PZ.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!