Alboka taldearen kontzertu birarako, zozketa

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 7a, 01:00

Emanaldi berezia izango da Alboka taldeak abenduaren 13an Biterin emango duena, 25garren urteurreneko birari ha­siera emango baitiote ber­tan Alan Griffin eta Joxan Goi­ko­e­txe­ak, hainbat lagu­ne­kin ba­te­ra. Bi protagonisten akordeoi, perkusio, txirula, alboka, flau­ta, boha, klarinete eta abarrez gain, bertan en­tzungo dira Io­su­ne Marinen man­dolin, gi­ta­rra eta ahotsa; Julio Andra­deren kontra­ba­xua; Xabier San Sebastianen aho­tsa eta gitarra; Juanjo Otxan­dorenaren bou­zu­kia; Irai­de Ansorenaren per­ku­sioa edota Arkaitz Minerren biolin eta mandolina.

Emanaldia 20:00etan ha­si­ko da, eta sarrerak salgai dau­de 7,5 euroan, baina Kronikak 3 bikoitz zozketatuko ditu.

Sarrerak doan, zozketan parte hartzen dutenentzat
Kultura sailak oparitutako hi­ru sarrera bikoitz horietako bat eskuratu nahi duten Do­be­ra­ko bazkide edota Kroni­ka­la­ri­ek, asteartera arteko epea dau­kate zozketan parte har­tzeko.
Nahikoa izango da albiste honi www.kronika.eus webgu­ne­­an iruzkin bat egitea, edo Kronikako bulegotik pasa eta bertan jarritako kutxan ha­rre­manetarako datuak uztea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!