Zubia dela-eta, partidu gehienak gaur jokatuko direla jakinarazi du CD Hernanik. Talde nagusien artean, denak jokatuko dituzte gaur, Emakumezkoen Euskal Ligako partidua izan ezik.
Ohorezko Erregionalen taldea, Irunen
Irunen jokatuko dute, hasteko, Ohorezko Mailako gizonezkoek, Real Unionen aurka. Gal zelaian izango da norgehiagoka gaur, arratsaldeko 15:30etan hasita.
Zubipen jokatuko dute, ordu berean, Lurralde Mailako emakumezkoek, Euskaldunaren kontra. Eta ondoren, Zubipen izango dira Nazional Jubenileko mutilen partidua, arratsaldeko 17:30etan, Realaren kontra; eta Preferenteena, Trintxerperen aurka, iluntzeko 19:30etan hasita.
Euskal Ligakoa, larunbatean
Larunbaterako utzi dute, ordea, Euskal Ligako emakumezkoen partidua. Goierri izango dute aurrez aurre, arratsaldeko 17:00etan hasita, Beasaingo Loinaz zelaian.