Hamabi urte bete ditu aurten Kontrakantxa Gaztetxeak, eta hori ospatzeko, egitarau berezia antolatu dute gaurtik hasita, Iñoiz baño biziago lelopean. Solasaldiarekin hasiko dute egitaraua gaur; Harremanen inguruan hausnartzen saioa izango da, Herri Eskolen barruan. Goizeko 10:00etan hasita izango da, gaztetxean.
Musika, bihar
Musikarekin emango diote hasiera asteburuari bihar gauean; Peputzen saioa izango da, gaueko 22:30etan hasita.
Hala ere, larunbatean goiz jeiki behar izango dute goizeko tailerrean parte hartu nahi dutenek. Goizeko 10:00etan izango da, eta garagardoa egiten ikasiko dute, jakintzaren kolektibizaziorako erabiliko duten saioan.
Hurrengo larunbatean, festa
Hilaren 15ean, hurrengo larunbatean izango da festa haundia. Goizeko 10:00etan auzolanean arituko dira; ondoren, 14:00etan bazkaria egingo dute, sobremesa girotuarekin; eta bukatzeko, gauez, kilimak eta DJ PZ izango dira.
Bazkarira joan nahi dutenentzat, dagoeneko salgai daude txartelak, Goiz Argi eta Garin tabernetan. 15 euro izango dira, bazkaria eta kamixeta.
EGITARAUA
- GAUR, 10:00etan, Herri eskolak: harremanen inguruan hausnartzen.
- BIHAR, 22:30etan, Peputz.
- ETZI, 10:00etan, Garagardoa egiteko tailerra. Jakintzaren kolektibizazioa.
- Abenduak 12, 17:00etan, Herri eskolak: harremanen inguruan hausnartzen.
- Abenduak 13, 18:00etan, Hitzaldia + pintxo-potea (autogestioan sakontzen).
- Abenduak 14, 14:00etan, jantoki sozialaren irekiera, Langile Babes Sarearekin batera; 22:00, ‘Berez sortzaileak ez garenon poesia errezitaldia’.
- Abenduak 15, 10:00etan, auzolana; 14:00etan, bazkaria eta sobremesa girotua; 23:00etan, kilimak, gero, DJ PZ.