Zubia tarteko, aurreratu egin dituzte futbol partidu gehienak. Ohorezko Erregionalek, esaterako, Irunen jokatu zuten ostegunean, eta garaipen haundia lortu zuten, Real Unionen kontra (2-4). Liga Nazionaleko jubenilek, 0-1 galdu zuten Zubipen, Real Sociedad Bren kontra.
Emakumezkoen Euskal Ligan, ordea, gaur jokatuko dute partidua, Beasainen. Goierri Gorriren zelaian ariko dira, Loinazen, 17:00etan hasita.