Goizuetako Umore Onak antolatutako III. Pilota Txapelketako bigarren jardunaldiko 6 partidu jokatuko dira gaur Goizuetan, eta 6 partidu izango dira, 17:00etatik aurrera. Tartean ariko dira Macicior eta Oses hernaniarrak Epleren kontra, Pascual eta Azpeitia hernaniarrak Oiarperen kontra, eta Umore Onako Apezetxea, Epleko Etxeberriarekin, Bortziriakoen kontra. Bestalde, Xuban Iturbe infantil hernaniarra Gipuzkoako errendimenduko txapelketan izango da gaur, 19:30etan Eibarren.