8.856 kultura bono jarri ditu salgai gaurtik aurrera Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako zenbait puntutan. Hernanin, Gaueko Komiki Dendan erosi ahal izango dira, abenduaren 15era arte, eta bertan besterik ezin izango dira gastatu. Ekimen honi esker, 20 euroko bonoa erosiz gero, 12 euro gehiago izango ditu erosleak euskerazko komikiak erosteko (hau da, 32 euro) eta 8 euro beste hizkuntzetarako (28 euro).