«EAJk Anibarreko kokagunea babestu ez izana oso kezkagarria da»

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 5a, 01:00

Azaroaren 28ko Plenoan EH Bilduren eta PSE-EEren aldeko botoekin eta EAJren absten­tzi­o­a­rekin onartu zen EH Bilduk aurkeztutako mozioa, DBH kanposantu azpialdean, Ani­ba­rren, kokatu behar dela berresten duena. EH Bilduren us­tez, «behin teknikarien txos­tenak ezagututa, EAJk Ani­barreko kokagunea ba­bestu ez izana oso kezkagarria da».

DBH Ergobian kokatzea, bideraezina
EH Bilduk prentsa oharrean azaldutakoaren arabera, urri bukaerako Hirigintza Batzor­dean aurkeztu zuten txostena Udal arktektoak eta aholku­lari juridikoak, EAJk Urumea Be­rriko promotorearekin ba­te­ra DBHrako proposatutako koka­pen berriaren inguruan. «Biek egungo Plan Orokorrak, au­rreko legealdian EH Bilduk tra­mitatutakoa, jasotzen duen ko­kapena lehenetsi eta EAJ eta promotorearen Ergobiako ko­ka­pena baztertzen dute. Gogo­rarazi behar da EAJk DBHren lur-zoruaren truke promo­toreari beste 180 etxe­bizitza gehiago eraikitzeko aukera eman nahi ziola». 

Horrez gain, EH Bilduk az­pimarratu du udal arkitek­toaren argudio nagusia dela «EAJk DBH uholde eremuan au­rreikusi izana». Hori ho­rrela, «larritzat» jo du al­ka­teak bideraezintasun hau orain arte publiko egin ez izana; «ba­tzordean adierazi eta azken Ple­noan onartu bezala, as­palditik bazekien DBH bertan kokatzea ezi­nezkoa zela».

Lanean hasteko beharra
Gauzak horrela, EH Bilduk kritikatu du «alkatearen ja­rre­ra arduragabea» eta «onar­te­zina» izan dela dio, «he­rri­tarrei eta gurasoei informazio esen­tziala ezkutatuz, DBHren etorkizuna nahastarazi eta ezer ez aurreratu izana».

Txostenen berri jakinda, EH Bilduk guraso eta he­rri­tarrekin batzarra egin zuen egoe­raren berri eman eta gurasoen kezkak jasotzeko, eta guztiarekin «gaia erdi­gu­nera ekartzeko herri akti­ba­zioa aldarrikatu» zuen. Ho­rre­gatik aurkeztu zuen mozioa pasa den asteko Plenoan, eta bertan, DBHko eraikinak Ani­barren behar duela be­rretsi eta Ergobiako kokapena be­hin-betiko baz­ter­tzeko es­ka­tzeaz gain, eskatu zuen urtea amaitu aurretik beha­rrezkoak diren lurrak eskuratzeko tramite­e­kin hastea eta 2019ko au­rre­neko hiruhilekoan DBHrako par­tzelaren hiritar­tze-pro­iek­tu­aren idazketa esleitzea. «EH Bilduk ez ditu EAJren atzerapen gehiago onartuko». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!