Sagardo Apurua bihartik Donostian, lau egunez

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 5a, 01:00

Berriro ere sagardoak har­tu­ko du protagonismoa, dato­zen egunotan. Gipuzkoako Sa­gardogileen Elkarteak an­to­latuta, bosgarren urtez, Sagardo Apurua izango da Donostian, bihartik igandera.

Erakustaldi, lehiaketa eta dastaketak, Bulebarren
Bihar goizeko 11:00etan iri­tsi­ko da Urumean barrena sagardoa, Frantzia pasea­le­ku­ra, eta handik eramango du­te Bulebarrera, Sagardo Apu­rua baserrira. Hau egu­nero irekiko da 12:00etatik 15:00e­tata eta 18:00etataik 21:00etara.

Bertan, sagado eta pintxo dastaketak, lehiaketak, he­rri kirol edo ontzigintza era­kustaldiak eta erromeria izan­go dira, lau egunez. 

V. Sagardo Apurua

Abenduak 6
11:00, Sagardo berriaren eta baserriko produktuen iritsiera Frantzia pasealekura; deskarga eta aurkezpena Aitor Mendiluze eta Agin Laburu bertsolariekin, eta produktuen garraioa idi parearekin Bulebarrera.
12:00, ‘Sagardo Apurua’ baserriaren inaugurazioa eta aurreneko muztioa.
18:00, Txerri errea.
19:00, Euskal Sagardoa Jatorri Deitura dastatze gidatua.
Abenduak 7
11:30, Sagardo Apurua pintxo txapelketa.
12:00, Pintxo txapelketa herrikoia.
12:30, V. Sagardo Apurua pintxo txapelketaren sari banaketa.
18:00, Sagardo Cocktail lehiaketa.
20:00, Bertso kata musikatua Unai Agirre, Aitor Mendiluze eta Imanol Kamioren eskutik.
12-18, Albaolaren erakustaldia.
Abenduak 8
10:30, 2018 uztaren aurkezpena.
11:30, Umeentzat tailerrak.
14:30, Bazkari gidatuak KM0.
18:00, Erromeria Estanga anai-arrebekin.
Abenduak 9
12:00, Herri kirol saioa.
12:45, 13:30 eta 14:15 Sagardo dastaketa Mikel Garaizabalekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!