Euskal pintxo-potea, azken festaren aurretik

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 5a, 01:00

Jendeak Euskal Sagardoa Ja­torri Deitura zigilua daukan  sagardoa ezagutu dezan, hainbat ekitaldi antolatu dira azken asteetan, Egin Zotz! kan­­painaren barruan. Gaur bertan, Euskal pintxo-potea egingo da tabernaz taberna. Besteak beste, Euskal Sa­gardoaz gain, Eusko Label pro­duktuak das­tatzeko au­kera izango da.

Azken afari maridatua, 10ean 
Bestalde, azken afari ma­ri­da­tua hilaren 10ean egingo da Gure Izarra elkartean, 20:30etan. Tabernetako zoz­ke­tetan afaritarako saria irabazi dutenek joango direla konfirmatu behar dute 688 645 946 telefonora deituta.

Kanpaina bukatzeko fes­ta, berriz, hi­laren 14an egin­go da; Euskal Txerria erreko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!