Astelehenean, Euskararen Egunean, kantu eta dantzaz bete zuten kiroldegia Herri Eskolako ikasleek, eta Gabon giroan murgiltzeko aprobetxatu zuten. Seigarren mailako ikasleek bertsotan Eguberri onak pasatzeko gonbidapena luzatu zuten, Doraemon marrazki bizidunetako doinuarekin: «prom, pom, pom, familian euskaraz, Eguberri on!».
Ospkizun egun horren ondoren, bi egunez atsedena hartzeko aukera daukate orain, bihar eta etzi zubia egingo baitute.
Egun aproposak izango dira etxean txukunketa egiteko. Izan ere, Udaleko Hezkuntza Sailak eta Xaguxarrek antolatuta, jostailu truke azoka egingo da datorren astean: hilaren 12an, 16:30etan patioan jostailuak utzi ahal izango dira, eta hilaren 14an, utzitakoaren trukean beste bat hartu.