Tripontzia Saria, berriro martxan

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 4a, 01:00

Bigarrenez jarri du martxan Gure Esku Dagok, Tripontzia Urteberriko Saria, urtarrilaren 21ean zozketatuko dena; eta dagoeneko eskuratu daitezke txartelak, herriko denda eta tabernetan. 5 euro dira txartel bakoitza, eta lau sari banatuko dira; nagusia, 60.000 eurokoa izango da. Gainera, ostegunetan postua jarriko dute Kale Nagusian, 16:00etatik 18:00etara. Eta herritarrei, eskatu diete saltzen lagun­tzeko, zortzi txartel edo gehiago hartu eta ingurukoen artean salduz. Horretarako: 630 934 008 edo hernanigureeskudago@gmail.com

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!