Euskal Herriko Trikitilari Gazteen txapelketa izan zen herenegun Zaldibarren, eta bigarren izan ziren bertan Eider eta Lierni Tolosa ahizpa hernaniarrak. Dena den, sari bana eskuratu zuten: Liernik, pandero-jole onenaren saria jaso zuen; eta Eiderrek, aldiz, fandangoa ondoen jo zuen soinu-jolearena.
Urumea bailarako beste bikote bat izan zen hirugarren: Ianire Segurola hernaniarrak eta Elaia Diaz astigartarrak osatutakoa, hain zuzen.
Gipuzkoara, txapela
Hernanira ez zuten ekartzerik izan, baina Gipuzkoan geratu zen saria, Olaberriako Ane Etxezarretak eta Villabonako Sara Iriartek eskuratu baitzuten txapela. Haiek jaso zuten, baita ere, hirugarren sari berezia, Bizkaiko Trikitixa ondoen jo zuen bikotearena.
Laugarren izan ziren Aratz Etxaniz eta Enaitz Alberdi (Azkoitia); bosgarren, Hernaniko Eider Garro eta Araitz Elizalde; eta seigarren, Legazpiko Ane Arrizabalaga eta Ane Urzelai.