Zaila bada, ez da ezinezkoa dio abesti ezagun batek, eta halaxe laburbiltzen da larunbatean ohorezko errugbi taldeak jokatuko duen partidua. SilverStorm El Salvador liderra hartuko baitu Landaren, arratsaldeko 16:00etan hasita.
Bonusen bat egitea, helburu
Lider mantentzea izango dute helburu Valladolidekoek, eta beraz, indartsu aterako dira, Landarera. Horren aurrean, zailtasunak izango dituzte hernaniarrek irabazteko, eta bonusen bidez punturen bat lortzea izango dute helburu.
Izan ere, une honetan bolada txar batean murgilduta dago Hernani, eta puntuak behar ditu ahalik eta azkarren, sailkapeneko azken postuetatik aldentzeko.
Dena den, irabaztea ez da ezinezkoa eta hernaniarrek badakite. Duela urte batzuk garaitu zuen El Salvador, etxean. Eta denboraldi honetan dagoeneko erakutsi dute Landaren edozer gertatu daitekeela.
Abenduaren 15ean egingo dute Errege Koparen zozketa.
Hainbat baja, Hernanik
Bolada txarrari jokalarien bajak ere gehitu behar zaizkie, oraindik ere jarraitzen dutenak; horiek ere eragina izaten ari baitira. Horiek, batez ere, hiru laurdeneko lerroari eragiten diote: Garmendia anaiak, Puertas, Genua...
Koparen zozketa, 15ean
Denboraldi honetan Hernanik El Salvadorren kontra jokatuko duen aurreneko aldia da, baina agian ez da azkena izango. Bueltakoaz gain, Errege Kopan ere aurrez aurre topatu daitezkeelako. Abenduaren 12an jakingo da hori, hurrengo fasearen zozketan.