Abenduaren 13ra arteko epea daukate Buruntzaldeako 12 eta 18 urte bitarteko gazteek Azstigazte lehiaketan parte hartzeko. ‘Maitasuna eta laguntasuna’ gai hartuta, aurkezpen eskutitza, lan idatzia eta irudi bat aurkeztu beharko dituzte, eta, azkenik, ahozko defentsa egin. Bi maila, eta, beraz, bi sari izango dira: 200 euro, 12-14 urte artekoen mailako irabazlearentzat eta 400 euro, 14-18 urte artekoen mailakoarentzat. Oinarriak ikusteko: www.astigarraga.eus.