Hainbat ekitaldi antolatu dira Sagardoetxean, abenduan. Batetik, gaur hasi eta urtarrilaren 7ra arte, Gabonetako zuhaitza apaindu ahal izango dute Sagardoetxea bisitatzen dutenek, kandela eta sagarrekin. Era berean, urte berrirako desioak paperean idatzi eta zuhaitzetik zintzilikatu ahal izango dira. Bestalde, bihartik igandera barrikotea egingo da, gaztain eta guzti, 11:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:30etara (igandean goizez bakarrik). Azkenik, Sagardoetxeak bost sarrera bikoitz zozketatuko ditu urtarrilaren 16ko Sagardo Berriaren Egunerako. Informazio gehiago: info@sagardoetxea.com.