Ordiziaren indarrarekin ezin, trikoloreek

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 3a, 01:00

Ordizia zen faborito kiniele­tan, eta zelaian ere erakutsi zuten bere indarra goierri­ta­rrek, atzo, Altamirako derbian. Lehiatu bai, gogotik lehiatu zuen Hernanik, baina auke­ra­rik ez zuen izan, garaipena etxe­ra ekartzeko. 36-10 nagu­si­tu zen Ordizia azkenean, bu­kaeran trikoloreek marka­gai­lua txukunduta.
Ausart hasi zuen partidua Hernanik, beldurrik gabe era­sora jota, baina berehala har­tu zuen baloiaren jabetza Ordi­ziak, eta ez zuen askatu, au­rre­neko ordu erdian. Tarte horre­tan, Julen Goiaren jokaldi eder batek aurreratu zituen goierri­tarrak (7-0). Eta Hernani arnas pixka bat hartzen hasi zenean, Ordiziaren 22 metroko marra gaindituta, baloia galdu eta kon­­­traerasoan zigor kolpe bat eskaini zieten berriro (10-0). Hortik atsedenera izan zituz­ten unerik gozoenak trikoloreek, indartsu eta baloia ondo mu­gi­­tuz, marratik gertu. Baina ezin izan zituzten aukerak apro­be­txa­tu, eta 10-0 bukatu zen au­rreneko zati beroa, liskar eta eztabaida asko izan zituena.
Atsedenaldiarekin itzali zi­ren liskarrak, baina baita her­naniarren indarra ere, pixka bat: hasi eta berehala lortu zuen bigarren entsaioa Ordi­ziak, eta baita hirugarrena ere, Go­ia­­ren beste jokaldi eder bate­kin. Beste bi ere egin zi­tuz­ten etxe­koek, erasoko bo­nu­sa lortuz.
Hernaniarrek, berriz, pun­turik ez, baina egindako lana­ren kontsolazioa jaso zuten azken minutuetan, Peru Or­ma­zabal eta Charlie Terni­sie­nen entsaio banarekin (36-10).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!