Udalak jakinarazi du banatu berri dituen Eraikinen Ebaluazio Txostenen (IEE) inguruan argibideak emateko, batzar informatiboa eginen duela, laster, abenduan. Horretarako, Nafarroako Gobernuko teknikari bat bertaratuko da Goizuetara. Oraindik ez dute egunik zehaztu, eta azaldu dute beste Bando baten bidez iragarriko dutela eguna eta ordua.