Gaur da Euskeraren Eguna, eta gaur bukatuko da Euskaraldia, hamaika eguneko erronka, euskeraren erabilera areagotzeko. Azaroaren 23an hasi eta gaur arte, Urumea bailarako 2.000 lagun baino gehiago aritu dira, Ahobizi zein Belarriprest, erronkan murgilduta. Baina ez hamaika horiek eta ez gaurkoa, urteko egun guztiak dira, euskeraz egiteko egunak.