Plan bikoitza antolatu du Portuko Auzo Elkarteak, ostegun honetarako. Goizeko 09:30etan Ibarrolaburu plazatik autobusez abiatuta, Arabara joango dira, Legutiora, eta Ollerias museoa bisitatuko dute bertan. «Txoko ezezaguna bisitatzeko aukera paregabea da», aurreratu dute. Eta ondoren, babarrun-jatea egingo dute, 14:30etan; haurrentzat, fritoak eta oilaskoa izango dira. Pedro Mari tabernan eman behar da izena.