Hernaniren inguruko ezagutza erakusteko, lehiaketa berriro

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 3a, 01:00

Laugarren urtez antolatu du Ezagutu Hernani lehiaketa, Hernani Errotzenek, herriaren historia gizarteratu eta herriko ondarea ezagutuz «gure al­txo­rrak hurbiltzeko» asmoz. Gaur bertan hasiko da lehiaketa, eta abenduaren 14ra arte izango da aukera, parte hartzeko.
Hiru galdera planteatu diz­­kiete herritarrei, eta erantzun beharko dituzte, albiste honen az­piko txartela beteta; gero, txar­tela moztu, eta utzi, jarri di­tuzten lau ku­txetako ba­­te­an: Rioja tabernan, Urbie­ta Ko­pi­aken, Biterin, edo Kronikan.
Hauek dira galderak, eta bakoitzerako eman dituzten hiru erantzun posibleak:
1-Non dago Mulisko gainako aztarnategi megalitikoa?  a) Santa Barbarako harrobi gainean; b) Onddi mendiaren atzean; c) Oriamendi atzeko Munto baserrian.
2-Zergatik du Portalondo izena, Andre Kale 46ko etxeak? a) Erdi Aroko harresiaren ate edo sarrera bat ondoan zuelako; b) Portal horretan ondo egoten zelako; c) Familiaren izena da.
3-Nor zen Juan de Urbieta? a) Astigarragako markesen seme bat; b) Espainiaren zerbitzuan Frantziako erregea harrapatu zuena; c) Medi­kun­tzan aritutako zientzialari hernaniarra.
Hiruak asmatzen dituztenen artean, sariak zozketatu­ko dituzte, eta Hernanin San­to To­mas eguna ospatzen den egunean, jaso ahal izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!