Gaur jokatuko da, Euskal Herriko Tritikilari Gazteen Txapelketaren final haundia, Zaldibarren. Eta sei bikote finalisten artean, erdia izango dira Hernanikoak: Eider eta Lierni Tolosa ahizpak, Eider Garro eta Araitz Elizalde, eta Ianire Segurola, Elaia Diaz astigartarrarekin. 17:30etan izango da, Olazar frontoian.