Abenduaren 6rako, manifestazio deialdia egin du EH Bilduk, eguerdian Bilbon, eta ekitaldi politikoa ondoren: «jaiegun arrotzaren egunak zenbaki borobila du aurten. Euskal herritarron giltzarrapoa den Konstituzio espainiarrak 40 urte beteko ditu. Herri honek ezezkoa eman zion, eta benetako giltzarrapo eta inposaketa den konstituzio horri parez pare jarriko diogu gure Euskal Estatuaren aldarrikapena», nabarmendu dute.
Hernaniko EH Bilduk, deia luzatu die herritarrei, bat egin eta Bilbora joateko; autobusa jarriko dute, 10:00etan Atsegindegitik. Aurrez eman behar da izena, baina autobusa hartzerakoan ordainduko da.