«Hernaniko EAJ-PNVren egoitza inbaditu dute intoleranteek»

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 2a, 01:00

Aurreko igandean, «intoleran­teek Hernaniko EAJ-PNVren egoitza inbaditu» egin zutela salatu nahi izan du alderdiak, prentsa ohar baten bitartez, eta azaldu du, erraustegiaren kontrako pankarta eta bandera bana azaldu zirela bertan. «Aspaldi ez dute gure alderdia­ren egoitza erasotu Hernanin, baina badirudi berriro saiatu nahi dutela gu beldurtzen, bera­iek daukaten gizartearen ikuspegia konpartitzen ez du­gulako», adierazi du Andoni Amonarraizek, Hernaniko EAJ-PNVren bozeramaileak: «orain­goan, gure etxean sartu dira, zarata ateratzeko, eta erakusteko beraiek guztiaren gainetik pasatzen direla».
Horren harira, kritikatu du­te, baita ere, asteak daramazkiela Hernanik «pankartaz beteta», eta beraz, ez dela bete­tzen Hiri Ordenantzaren 28ga­rren artikulua, kartelak jartze­ko prozedura arautzen duena: «eta EH Bilduk ez du ezer egiten. Beste behin, beraien eredua bete dute; instituzioak gobernatzen ari banaiz, nahi dudana egiten dut, eta oposizioan banago, zarata aterako dut, itxura emateko herri osoa nirekin dagoela».
Eta azkenik, Hernaniko jel­tzaleek nabarmendu dute, ez direla kikilduko, «guztion ar­te­an gure herria gobernatzeko ezarri ditugun printzipioen gainetik pasa nahi duten per­tsona eta kolektiboen aurrean», adierazi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!