Ordiziaren kontrako derbia gaur, Altamiran

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 2a, 01:00

Denboraldiko partidu polite­netako bat jokatuko du gaur Hernanik: Ordiziaren kontrako derbia. Altamiran jokatuko dute, eguerdiko 12:00etan ha­sita, aurtengo aurrenekoa.
Landaretik urruti ere, Ordi­ziari ezustekoak emandakoak dira trikoloreak, eta beste sorpresa bat bilatuko dute gaurkoan, Hernaniko zaleen babesa ere ez bai­tute faltako, ordiziarren zelaian ere.
Ohorezko Mailako 10garren jardunaldia izango da, eta sen­do aritu dira goierritarrak orain arte: bost partidu irabazi eta bat berdinduta, seigarren postuan daude sailkapenean. Hernaniarrek ere maila polita erakutsi dute partidu askotan, baina azkeneko biak galduta, hamargarren postura erori dira. Berriro martxa ona hartzeko, zer hobea, Ordiziari derbia irabaztea baino?

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!