Hamar argazkilariei saria, eta herritarrei egutegi bana opari bihartik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 2a, 01:00

Dagoeneko aurkeztu dute, 2019rako Udal Egutegia. Osti­ra­lean ezagutarazi zuten, egu­te­gi­­ko hamahiru argazkien egi­le­ei sariak banatzeko ekital­di­an: Cova Almendros, Maria Rengel eta Felix Etxeberriak bina sari; eta Nagore Ruiz de Arbulo, Iosa Moreno, Carmen Ibañez, Auro­ra Alesanco, Itxaso Etxabe, Mikel Eizmendi eta Xabier Ar­naizek bana. 40 euroko bo­noa jaso dute egileek, auke­ratu­ta­ko argaz­ki bakoitzeko, Berriak elkar­te­ko dendetan gastatzeko. Egu­te­giaren ale bana ere jaso zuten hamar argazkilariek.
Eta bihartik aurrera, herri­tar guztiek izango dute au­ke­ra, Udal Egutegi eskuratzeko. Udal eraikinetan banatuko di­tuzte egutegiak, doan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!