Makarov eta Berrotaran, kale edo bale

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 2a, 01:00

Gaur jokatuko dute azkeneko jardunaldia, Hernaniko Xake Txapelketan; 16:00etan hasita, Kixkal tabernan. Eta jokatuko diren hamaika partiden artean, ba­tek hartuko du protago­nis­mo be­re­zia: Eugeny Makarovek eta Jose Mari Berrotaranek joka­tuko duten partidak. Izan ere, txapela janzteko lehia izango da beraien artekoa. Makarov dago lider, 5 punturekin, eta berak dauka txapela lortzeko aukera gehien, nahikoa baitu enpatea gaurkoan. 
Beste lehia nagusia, Udo Esnaola eta Magi Ijurko her­naniarren artekoa izango da. 4,5 punturekin daude, Berro­ta­ran bezala, eta bien arteko ira­bazleak jasoko du Hernaniko onenari saria, Berrotaranek ira­bazten ez badu.
Beste 19 partehartzaileek, berriz, postuen dantzan izan­go dute jokoa, baina ez daukate aukerarik, saririk lortzeko.

Haurrentzako txapelketa azkarra, gaurkoan
Haurren artean, Ekaitz De­vesa izan da nagusi, 5 pun­tu­re­kin, Jon Sagarna (4 puntu), Ekaitz Estefano (2 puntu) eta Beñat Devesaren (puntu 1) aurretik.
Baina beraien txapelketa bukatu bada ere, gaurkoan ere izango dute aukera, aritzeko. Izan ere, xake txa­pel­keta az­ka­rra antolatu dute, egun baka­rre­koa, 14 urtetik behe­ra­ko­en­tzat. Arra­tsal­deko 16:00etan ha­siko da hori ere, Kixkal ta­bernan bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!