64 pilotariren arteko lehia, ostiraletik

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 24a, 01:00

Datorren ostiralean hasi, eta zazpi asteburutan zehar luzatuko da esku pilotaren festa, Goizuetan. Hirugarrenez jokatuko da Umore Ona Txapelketa, Goizuetako frontoian, eta ostiral eta larunbat arratsaldeetan izanen dira partiduak: ostiralekoak 17:30etan hasita, eta larun­batekoak 16:00etatik aurrera.

Oraindik zehaztu gabe dago aurreneko jardunaldia, baina txapelketan, 32 bikote ariko dira lehian; guztira, 64 pilotari, lau kategoriatan banatuta: umeak, kimuak, haurrak eta 22 urtez azpikoak. Zortzi bikote ariko dira, kategoria bakoitzean.

Zein taldetakoak izanen di­ren ere eman dute aditzera. 14 klubetako pilotariek hartuko dute parte: Goizueta, Hernani, Añorga, Oiartzun, Errenteria, Azpeitia, Andoain, Bergara, Leitza, Lekunberri, Doneztebe, Bera, Irurtzun eta Arbizukoek.

Finalak, urtarrilaren 12an
Aurreneko lau asteburuetan, ligaxka jokatuko dute bikoteek, eta astebururo 12 partidu izanen dira. Hurrengo bietan, be­rriz, semifinaletan ariko dira bikote onenak. Eta finalak urta­rrilaren 12an iza­nen dira.

62 partidu jokatuko dira guztira, eta besterik ere izanen da: nahiz eta txapelketan ez parte hartu, lagunartekoak jo­ka­­tuko dituzte Goizuetako Pilo­ta Eskolako gaztetxoenek, txapelketako egunetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!